EUSKARAZ · ESPAŃOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Nouveautés      Publications      Activités      Outils      L'association      Catalogue      Intranet      Mape du site 
Présentation
Duvoisin eta atzizkibidea - Karlos del Olmo
Alemaniarren itzulpen tradizioa - Xabier Mendiguren
Joxe Austin Arrietarekin solasean - Lurdes Auzmendi
Txekieratik euskaratzeak sortzen dituen hainbat buruhauste - Carlos Cid
FITeko munduko kultura ministroei deia
Iuvan Xestaloven gutuna - Eva Thót
Oker ez banago
Caleco biarguińac... edo eguneroko kontuak euskaraz eman ezina gezurtatzen duen testua - Begońa Azpiri
Itzulpenari buruzko zenbait aldizkariren berri ematea
Lino Akesolo
Jose Inazio Berasategi
Jose Inazio Berasategi. Oroitzaz eta doluz
Premio Nacional de Traducción 1991
Expolingua 91
Itzulpena eta interpretaritza: Komunikaziorako eta normalizaziorako tresna
Klaudio Otaegi-Ińaki Zubizarreta
Euskal administrazio izkribu zahar batzuk - Gotzon Egia

VOUS ĘTES ICI:   EIZIE »  Publications »  Senez »  Senez 11 (1991) »  Txekieratik euskaratzeak sortzen dituen hainbat buruhauste - Carlos Cid

Imprimer

Data: 1993ko urtarrila

Txekieratik euskaratzeak sortzen dituen hainbat buruhauste - Carlos Cid

Bohemia eta Euskalerriaren arteko kultur harremanik eza historikoa dela-eta, txekiera euskaratzeko metodologia ez dago batere landurik, gutxi baitira bi hizkuntzok nola edo hala ezagutzen dituztenak: txekiarren artean, Norbert, Tauer, Prahako unibertsitateko irakasle zena, eta Bohumil Zavadil, gaurregun unibertsitate horretan euskara irakasten diharduena. Euskaldunon artean, nik dakidala, ni nerau, Prahan bi urte bizi izanari esker. Azken bolada honetan, Tauerrek urratutako bideari ekin nahi eta txekiar testuren bat euskaratzen jarri naiz. Jardun horretan aurkitu ditudan zenbait oztopo (eta, batzutan, baita balizko irtenbideak ere) erakusten saiatuko naiz segidako lerroetan, txekierari buruz esanak beste hizkuntza eslaviarrei ere aplika dakizkiekeelakoan.

Artikuluska hau egiterakoan hiru dira erabili izan ditudan liburuak: Jaroslav Hasvek-en Osudy dobrého vojáka SVvejka za sveVtové války ‘SVveik soldadu onaren menturak munduko gerran’, Bohumil Hrabalen Já jsem obsluhoval anglického krále ‘Nik Inglaterrako erregea zerbitzatu nuen’, eta Milan Kunderaren ZVert ‘Txantxa’.

1.- Txekiera mintzatua eta txekiera idatzia (literarioa)

Txekiar literatura edozein hizkuntzatara itzultzerakoan, aintzakotzat hartu behar da, ahal den neurrian, txekiar hizkera eta idazkeraren arteko "amildegia", hizkuntzaren arlo guztietan somagarri: lexikoan (geroago ikusiko dugun bezala), morfo-fonologian, sintaxian, etab. Idazle bakoitzak badu bere idazkera, eta, esate baterako, esan dezakegu Hrabalek oso gustukoa duela herri-hizkera (hizkuntzaren arlo guztietan) erabiltzea, eta Kunderak, aitzitik, literatur-ereduari eusten diola. Bestalde, idazlerik gehienei dagokienez, oso ohizkoa da narratzailearen ahotsean txekiera literarioa erabiltzea, eta elkarrizketetan herri txekiera. Isladatu behar al du itzulpenak halako amildegia? Bai horixe. Hrabalen textu baten itzulpena oso borobildua bada, garbia, gramatika-okerrik gabea, eta joskera konposatuaren legeak goitik behera eta txitean-pitean errespetatzen dituena, itzulpen kaxkarra izango da oso. Hrabalen gurpil zoro eta, gehienetan, hordituan sartu beharrean kanpotik begiratzen badugu bere literaturgintza (eta kanpotik itzultze-lanetan ihardun), gureak egin du.

Lexikoa

Lehenengo eta behin, hiztegi-kontuak aipatu behar. Oker ez banago, Euskaltzaindiako liburutegian Tauerren hiztegi bat dago, txekiera-euskara, argitaratu gabea. Ez dut oraindik eskuhar eduki, eta beraz ezin horretaz eritzirik eman. Erabili izan ditudan hiztegiak txekiera-espainierazko bat (Josef Dubsky'-rena, oraingoz dagoen bakarra), eta txekiera-txekierazko hiru izan dira, bata zein besteak Txekoslovakian eginak. Txekiar literatura espainierara itzuli dutenek txekiera-espainierazko hiztegi hori besterik erabili ez badute, nahiko zalan-tzazkoak izan behar hortik ateratako itzulpenak. Nik neuk bi hiztegi-mota horiek erabili ohi ditut: lehendabizi, txekiera-txekierazko hiztegietara jotzen dut, eta definizioarekin bat letorkeen euskal hitza aukeratu. Bestela, txekiera-espainierazko hiztegia erabili behar, txekiar hitzaren baliokide espainiarra euskaratuz.

Harrigarria da, bene-benetan, txekierak lexiko aldetik duen aberastasun aparta, jatorri askotarikoa: eslaviarra, alemandarra, latindarra, grekoa, frantsesa (ohar gaitezen frantses kulturak Txekoslovakiako lehenengo Errepublikan erdietsi zuen garrantzi ikaragarriaz) eta, azken urteotan batipat, baita ingelesa ere. Halaber, badu aberastasun honekin zerikusirik aipatutako txekiera mintzatua eta idatziaren arteko "amildegiak". Txekiar idazle batek, bere garaiak edo bere nahiak eraginda, honelako edo horrelako hiztegia erabiltzen duenean, batez ere erabilera hori berariazkoa denean, edozein itzultzailek senperrenak egin behar ditu jatorrizko testuaren hitz-aukeraketa hori itzulpenean isladatatzeko. Ikus ditzagun, adibide-gisa, ondoko hitz pareak:

kino - biograf ‘zinea’

desvtník - paraple ‘euritakoa’

nunvárv - zvevroklestic ‘zikiratzailea’

duom - barák ‘etxea’

dívka - holka ‘neska’

Pareetako hitz bata edo bestea aukeratzeak badu ńabardura berezirik:

mailegua indarrean arrunta

kino + + biograf + - desvtník - + paraple + - nunvárv + - zvevroklestic - + duom - + - barák - + + dívka - + - holka - + +

Maileguon jatorriak hauexek dira: alemaniera (kino), grekoa (biograf), eta frantsesa (paraple). Pareetako hitzen artean beti egoten da ezberdintasunik; indarrean egotea ala ez (kino-biograf, desvtník-paraple), mailegua izatea ala ez (desvtník-paraple), edo txekiera idatziarena ala mintzatuarena izatea (duom-barák, dívka-holka).

Hemen aztergai diren Hasvek eta Hrabalen liburuetan, adibidez, parra-parra aurki daitezke alemanieratiko maileguak, elaberrion istorioen garaiaren hizkera eta idazlearen idazkera bat etor daitezen, zer kontatzen den eta nola kontatzen denaren artean behar adinako batasuna egon dadin. SVveik-eko pasadizoak Bohemiak Austriaren menpe segitzen zueneko garaian gertatzen dira, Txekoslovakia sortu aurreko bosturtekoan hain zuzen ere. SVveik*-en, kargu militarrak aipatzerakoan, pareetako hitzen artean aukeratzekotan, alemandar kutsuko hitza aukeratzen da: "lugarteniente" esateko ez da místodrzvitel esango, obrlajtnant baizik: izan ere, Hasvek-ek Austriaren alde burrukatu ziren soldadu txekiarren ahotan ez du txekiera "garbia" jartzen, baizik eta soldaduok, errealitatean, erabiltzen zuten txekiera mordoilo hori. Hrabalen liburuarekin beste horrenbeste gertatzen da, eta horrexegatik lepora dakioke espainierazko itzulpenari "lauegia" izatea, gaurrengo espainierari estuegi loturik egotea: biograf "cine" itzul-tzen da ("cinematógrafo" egokiagoa bide litzateke), eta svtamgast "cliente habitual" edo "habitual". Aitortu behar da itzulpenetan ezinezkoa dela lexikoaren ńabardura guztiak isladatzea (batez ere hitz-pare horiek baliokiderik ez dutenean), baina ahal den guztietan nabaritu behar da itzultzailearen ahalegin hori. Euskaraz ere kon-pon-bideak ez dira aise aurkitzen, batipat hizkera mintzatu eta idatziaren amildegi lexikoaren aldetik. Euskaraz, amildegi hori gehiago antzeman daiteke laburduretan edo sintaxi kontuetan, baina ez txekieran bezala, hitz-pareen bidez. Hiztegi aldetik, euskaraz ez da herri hizkera txekieraz beste bilakatu, eta duom zein barák esateko, hitz bakarra dugu: "etxea"; dívka zein holka esateko ere, hitz bakarra: "neska". Beste zenbait hitz-pareri dagokionez, ordea, euskarak badu aukera bikoitza, hots, euskal hitza eta erdaratiko mailegua, "euritako"/"guardasol" parea kasu. Esan genezake dsvstník (désvt´ ‘euri’ + ík ‘gailu’) "euritako" dela, eta paraple "guardasol".

Fonetika eta Morfologia

a) txekiera mintzatuan ondoko lege fonetikoa aurkitzen dugu: hitzaren lehenengo hizkia (o) bokala denean, aurrean (v) ager-tzen zaio.

okno ‘leiho’ ’ vokno

b) hizkera mintzatua (h.m.) eta idatzia (h.i.) ez datoz bat izen, izen-lagun eta aditzaren deklinabidearen aldetik.

knihami (h.i.) knihama (h.m.) ‘liburuez’ kupuji (h.i.) kupuju (h.m.) ‘erosten dut’ pevkny (h.i.) pevknej (h.m.) ‘eder’(nom., sing.,gizonezk.)

d) "Gizon" eta "emakume" esateko, h.i.-ak forma substantiboak hartzen ditu: h.m.-ak, ordea, substantibootatik eratorritako adjetibozko formak ("gizonezko" eta "emakumezko"), izen-lagunek h.m.-an daukaten paradigmari jarraikiz.

muvz (h.i.) muvzskej (h.m.) ‘gizon’ muvzsky' (h.i.) ‘gizonezko’

e) -ák atzizkia hizkera mintzatuari dagokio. Atzizki horrekin hitz piloa sortu da.

magnetofon (h.i.) kazet'ák (h.m.) ‘cassette’ listonosv (h.i.) **post’'ák** (h.m.) ‘postari’

Txekiar hizkera mintzatuak eta idatziak fonetikan eta morfologian erakusten dituzten aldeok ere nolabait isladatu behar euskarazko itzulpenetan. Gorago esan bezala, euskaraz, "amildegi" hori laburduretan eta sintaxian ikusten da batipat. Txekiar literaturan hizkera mintzatua besterik gabe ematen da (batez ere elkarrizketetan), inolako egokitasunik gabe, hizkuntz-maila guztietan (fonetikan, morfologian, lexikoan...). Euskaraz ez dago, dirudienez, bide horri eusterik, literatur tradizioari begira froga daitekeenez. Egia da literatura zaharrean halako joera aurki daitekeela, baina euskal literatura berrian ez da halako joerarik nabaritzen: elkarrizketatan ez da, kasu, bokal arteko [g] edo [r] inoiz galtzen, eta deklinabidean oso bakankakoak izaten dira euskara batutik kanpoko formak, bai aditzean, bai izenean. Euskal idazleek muzin egiten diete "ezautzeittut" eta halako laburdura ahozkoei. Hortxe dago, hortaz, gakoa: "amildegia" euskaraz isladatu, baina euskal tradiziotik urrundu gabe. Ikus dezagun ondoko adibidea (Hasvek:lll):

  • Je vozralej.

Esaldi honek badu ahozko hizkuntza mintzatuko hiru ezaugarri, lehenengoa lexiko mailakoa eta azkenengo biak morfologi mailakoak direlarik: 1/ ozrat se aditz itsusia da, ‘mozkortu’ esan nahi duena: 2/ gorago aipatutako lege fonetikoa aplikatu zaio: 3/ kasu-morfema, -ej alegia. Adibide honi dagokionez, zilegi da euskaraz ere hiru ezaugarriok aplikatzea, emaitza (besteak beste) ondoko hauxe litzatekeelarik:

  • Total eińe do.

Kontua da, lehenago esanak garen bezala, euskara mintzatuaren berezitasun morfologikoak arras baztertuak izan direla euskara idatziaren tradiziotik. Beharturik gaude, beraz, alderdi lexikora mugatzera.

  • Total egina dago.

2. Izen sintagma.

Jakina denez, euskaraz, izen-laguna adjetiboa denean, izenaren eskuinean agertu ohi da. Txekieraz, ordea, ezkerrean. Bestalde, txekieraren adjetibo-sintagmak aditz-lagun itxurako osagarririk eduki dezake, esaterako (Kundera: 38):

(...) dívka (...), duv eV rViveV prostoduchákk ‘(...) neska (...), fidatuki xaloa’

Adibide honetan, duveV rV iveV prostoduchá-ren osagarria da, eta prostoduchá, bere aldetik, dívka-rena.

duv eV rViveV ’ prostoduchá prostoduchá’ ’ dívka

Euskaraz, ordea, gehienetan arrotz xamar gelditzen da, salbuespenak salbuespen, aditz-laguna adjetiboaren osagarri jartzea ("neska (...), fidatuki xaloa"). Puntu honetan, naturaltasunaren onerako, jatorrizko testuarekiko fideltasunari ihes egiteak dirudi egokiena, "fidatuki" "neska"ren adjetibo bihurtuz ("neska (...), xaloa eta fidatua"). Irtenbide hau erabiltzea izan dugu, zeren "xaloa" eta "fidatuki"ren arteko lotura ez baitzen estuegia, eta antzeko lotura sor baitzitekeen "neska" eta "fidatu"ren artean. Alderantziz, adjetibo eta aditz-lagunaren arteko lotura hori oso markatua denean, beste era batera itzuli behar (Hrabal:15):

(...) bylo to tak zakázaneV krásné (...) ‘(...) izan zen hori hain debekatuki ederra (...)’

Izan ere, "hori hain debekatua eta ederra izan zen" itzultzeak zeharo desegokia dirudi, eta bideren bat bilatu beharra somatzen da, aipatu lotura hori euskaraz nolabait mantentzeko. Esate baterako: "hori, debekatuaren debekatuaz, hain izan zen ederra".

Beraz, hemen ondo ikusten den bezala, kasu bakoitzari egokitu behar.

3. Morfologia: aditz-aurrizkiak.

Txekierak gozatzen duen aberastasun morfologikoa aditzean nabarmentzen da bereziki: izan ere, aditz bati honako edo horrako aurrizkia erantsirik, honako edo horrako esangura lortzen dugu, jít ‘joan’ aditza erakusgarri:

prejít ‘zeharkatu’ obejít ‘inguratu’ dojít ‘agortu’ ‘iritsi’ sejít ‘jaitsi’; sejít se ‘bildu’, ‘elkartu’ zajít ‘ikustera joan’, ‘-ren bila joan’, ‘-renetik pasatu’ projít ‘pasatu’, ‘korritu’, ‘ibili’ najít ‘aurkitu’ vejít ‘sartu’ vyjít ‘atera’

Ikusten denez, txekieraz morfologiaren bidez markatutako alde semantikoak lexikoki adierazten dira euskaraz, hitz-hautaketaren bidez.

4. Aditza

Txekiar aditzak bi forma besterik ez ditu, hots, burutua eta burutugabea. Burutugabea orainaldia ezezik, geroaldi eta lehenaldi burutugabeak ere adierazteko erabiltzen da; forma burutua, ordea, geroaldi eta lehenaldi burutuak adierazteko. Ad.:

deVlám ‘dagit’ budu deVlat ‘egiten egongo naiz’ **deVlal jsem ‘negien**’, ‘egiten nuen’ udeVlám ‘egingo dut’ udeVlal jsem ‘egin nuen’

Forma burutugabeari -áv- atzizkia tartekatzen zaionean, "maiztasuna" adierazten da:

deVlávám ‘egin ohi dut’ deVlával jsem ‘egin ohi nuen’

Teorian zailtasunik gabea eta euskararenaren parekoa dirudien banaketa honek, haatik, saltsa asko sortzen du: deVlal jsem/udeVlal jsem banaketa ez da beti bat etortzen "egiten nuen"/"egin nuen" banaketarekin (txekiar lehenaldi burutu gabea, askotan, euskal lehenaldi burutuarekin itzuli behar da, etab.): txekiar geroaldi burutugabea, batzutan, euskal orainaldiarekin itzuli behar: txekiar lehenaldi burutua (jarraian ikusiko dugun bezala), euskal lehenaldiarekin; etab. Txekieraz, askotan, salbuespenak gehiengo izaten dira aditz kontuetan, eta ezinezkoa da, antza bai, sistematizapenik erdiestea.

Txekieraz, lehenaldiko kontakizun batean, estilo zuzenaren "esan" eta esannahi bereko aditz nagusiak lehenaldian zein orainaldian ager daitezke inolako problemarik gabe.

(...) ale ten penzista asi sVpatneV videl, a tak dlaní t'apal v prachu, povídám, copak hledáte, tatínku, copak? (Hrabal:18-19)

‘... baina pentsionista hark ikusmen txarra bide zuen eta ahurraz hautsa aztaka zebilen, eta esan nuen, zeren bila zabiltza, aitona, zeren bila?’

Ikusten denez, txekierazko povídám ‘diot’, orainaldikoa izanda ere, lehenaldian euskaratu behar da.

Beste batzutan, lehenalditik orainaldirako jauziak ez dira "esan" aditzean bakarrik ematen, pasarte oso-oso batean baizik. Itzultzean, beraz, adi-adi ibili behar, eta pasarte osoa lehenaldian jarri.

Txekierak badu beste ezaugarri bat, aditz-sintagmaren oinarrian datzana: aditza lehengo pertsona pluralekoa denean eta aditz-sintagman osagarri elatibo singularra denean, bi interpretapen litezke zilegi:

1/ ekintzan bi partaide baino gehiago egotea (euskaraz gertatzen den bezala); aditzean adierazitako "gu" hori (bi partaide gutxienez), eta sintagma elatiboan ageri den bestea.

2/ ekintzan bi partaide baino gehiago egotea (euskaraz ez bezala); "ni", eta sintagma elatiboan ageri dena.

Beraz, egitura hau duen txekiar esaldi bakoitza aztertu behar da, eta bietarik zein interpretapen den benetakoa nola edo hala asmatu (gehienetan testuingurua lagungarri).

Espainierak, puntu honetan, irtenbide bikoitza eskaintzen du: Espainiako espainierarena eta Ameriketakoarena. Espainiakoarenak lehenengo interpretapena besterik ez du onartzen; Ameriketakoarenak, txekieraren pare, biak (batipat bigarrena). Euskarak lehenegoa besterik ez duenez, txekiar egiturak bigarrena duenean, euskaraz ondoko bi aldaketa estrukturaletako bat (kasu bakoitzean egokien deritzaguna) egin behar da:

x-rekin ADITZA (l.plurala) ——> x eta biok ADITZA (l. plurala) ——> x-rekin ADITZA (l. singularra)

Egitura berri hau da, euskaraz, ekintzaren egileak (subjektu edo agenteak, segun aditza intransitibo edo transitiboa den) bi izatea posible egiten duen bakarra. Ikus dezagun, argigarri, ondoko adibidea (Kundera; 151), non Jaroslav eta Vlastaren eztei-gaua kontatzen zaigun Jaroslaven ikuspuntutik.

Ulehli jsme pak s Vlastou do vysoko nastlané postele (...) Oheratu ginen gero Vlastarekin goian jarritako ohera Gero Vlastarekin etzan nintzen goian jarritako ohean)

Txekiar esaldiari lehengo interpretapena eman izan bagenio, azpimarratzekoa litzateke Jaroslavek andrea erdi-banatzeari amore ematea. Harrigarria, benetan, eztei-gauean bederen.

5. Sintaxia

a) Perpaus sinplea:

Harritzekoa da txekieran aurkitzen dugun perpaus inpertsonalen ugaritasuna. Perpausok, gehien bat, byt "izan" eta jít "joan" aditzez sortuak dira, subjektua, it ingelesaren parekoa den to izenorde neutroa izaten delarik. Euskaraz, ordea, askoz urriagoak dira halako perpausak, eta hitzez hitz itzul ez daitezkeenez, nekez da lokuzio bakoitzerako euskal baliokidea aurkitzen.

jde mi do smíchu (hitzez hitz, "irrira doakit"): irrigura naiz to neslo (hitzez hitz, "hau ez zen joan"): ez zebilen, ezin zitekeen. to je ono (hitzez hitz, "hau hori da"): hori da!, ederki!.

Azken lokuzio hau da, hain zuzen ere, Coca-Cola entrepresak Txekoslovakian egiten duen publizitatean erabiltzen duen leloa.

b) Perpaus konposatua:

Leheniketa behin, puntu bat aztertuko dut, osagarrizko perpausena. Esango direnek perpaus enuntziatibo zein galderazkoetarako balio dute.

Perpaus menperatuaren aditzaren denbora "erlatiboa" da, hots, haren balioa aditz nagusiaren denboraren menpean dago: Bestela esanda, aditz menperatua "orainaldikoa" izateak ez du esan nahi orainaldiko gertaera edo ekintza bat adierazten duenik, aditz nagusiarekiko bateratasuna baizik. Era berean, aditz menperatua "lehenaldikoa" izateak aditz nagusiarekiko lehenagotasuna adierazten du; eta azkenik, aditz menperatua "geroaldikoa" izateak, aditz nagusiarekiko gerokotasuna. Esaterako:

Petr mi napsal, zVe ... Kepak idatzi zidan ... 1. je v Bilbau na dovolené je ‘da’ 2. byl v Bilbau na dovolené byl ‘izan zen’ 3. bude v Bilbau na dovolené bude ‘izango da’ 1. Bilbon zela oporretan. 2. Bilbon izana zela oporretan. 3. Bilbon izango zela oporretan.

Dakusagun bezala, txekieraz, zeharkako estiloa estilo zuzenetik gertuago dago euskaraz baino. Eta aditzean ezezik, osagarrizko perpausaren lekuzko eta denborazko sintagmetan ere; zeharkako estiloan, txekieraz ted ‘orain’ edo tu ‘hemen’ euskaraz, ‘une hartan’ eta ‘han’ bilakatzen dira. Bestela, bat letozke kontakizunaren denbora eta lekua kontakizunaren idazketaren denbora eta lekuarekin.

Hemen aditzaren balio erlatiboaren denboraz esan direnek badute, haatik, kontraexenplu bat, ondoko adibideari dagokiona.

Petr mi napsal, zVe Bilbao je hlavní meVsto Biskajska `Kepak idatzi zidan Bilbo Bizkaiko hiriburua dela’

Izan ere, osagarrizko perpausean kontatzen dena ekintza edo gertaera iraunkorra denean (baita kontakizuna irakurtzen deneko unean ere), bere hartan utz daiteke aditz menperatuaren orainaldia.

Sintaxian, ohizko problemekin egiten dugu topo joskera korapilo-tsuko testu bat euskaratzerakoan. Zer egin, kasu, txekiar testuan bi, hiru, lau edo bost perpaus erlatiboren segida euskaratzeko? Zer egin, bada, Hrabalen malabarismo sintaktiko-ekin? (Hrabal: 28).

NejradsVi jsem meVl tlustého agenta, ktery' kdyzV prVisVel maiteen nuen lodi merkatari zeina -enean iritsi zen poprvneV, tak jsem beVzVel prVímo pro pana sVéfa (...) lehengoz orduan AUX korrika egin zuzen bila jaun nagusi (Merkatari lodia nuen maiteena, zeina, lehengo aldiz iritsi zenean, orduan zuzen-zuzen joan nintzen nagusiaren bila).

Txekierazko testua txit onargarria gertatzen da, hizkera mintzatuan batipat. Euskal itzulpen hitz-hitzezko honi, ordea, trakets xamarra deritzot. Askoz egokia dirudi sintaxia errazteak, erlatiboa kenduz:

"Merkatari lodia nuen maiteena. Lehengo aldiz ailegatu zenean, orduan zuzen-zuzen joan nintzen nagusiaren bila"

Hemen, ahozko hizkeraren kutsua ez galtzeko, bi gauza egin ditugu; "iritsi"ren ordez "ailegatu" jarri, eta "orduan" hitza manten-tzea. Izan ere, "orduan" esaldi denboral baten atze-atzean agertzea euskararen hizkera mintzatuari dagozkion erredundantzietako bat da.

6. Leku eta pertsonen izenak

Txekieraz badira hiru hizki, zV, cV, eta sV (grafia fonetikoekin bat egiten dutenez, erraza da zein soinuri dagozkien jakitea), azken biek euskal hizki baliokide bana dutelarik, "tx" eta "x" alegia. Bestalde, ch hiz-kia [x] da, eta j, bere aldetik, [j].

Hasteko, zer egin zV, cV, eta sV-rekin? Espainierazko itzulpenetan bi bide erabiltzen dira: zeinu diakritikoak kendu, edo mantendu. Badira itzulpenak, ordea, axolagabekeriaren axolagabekeriaz, erdiko bidean gelditzen direnak, batzutan kendu eta batzutan mantentzeko joera arbitrarioa antzeman baitaiteke. Neronek, euskarari dagokionez, txekiar hizkiak albora utzi eta euskal hizki baliokideak erabiltzearen alde nago, irakurleak izenon ahoskera jakin dezan (begira bestela nola telebistako aurkezleek "Baklaf Jabel" deitzen dioten Václav Hável-i ([vátslaf hável], fonetikoki). Euskaldunok "Txekoslovakia" esaten dugun bezalaxe, berdin esan beharko genituzke hain ezagunak ez zaizkigun beste txekiar izen batzu ere. Guretzat cV-k ezer adierazten ez badu (zeinu diakritikoak mantenduz), are gutxiago c-k, diakritikorik gabe.

Kale-izenei dagokienez, nik erabaki ezberdinak hartu izan ditut, kasu bakoitzaren arabera. Kale eta plaza-izenek, txekieraz, substantiboaren ("kale" edo "plaza", alegia) araberako kasua dute, hala nola, substantiboaren osagarri izaki, adjetiboaren morfologia. Esaterako:

-Nerudova (Neruda+adj.morf+nom.,sing.,emak. -zeren ulice "kale" emakumezkoa baita-). -ParVízVská (Parise+adj.morf+nom,sing.emak)

Ene ustez, askoz egokiagoa da jatorrizko izena baztertu eta euskal itxura ematea, hau da "Nerudova kalea" eta "ParVízVká kalea" ren ordez, "Neruda kalea" eta "Parise kalea" esatea. Izan ere, literatura itzul-tzea ez da Prahako gida bat itzultzearen parekoa, eta egokitu beharra bortitzagoa da.

Auzoei dagokienez, bada, ezin erabaki baturik hartu. Staré MeVsto "Hiri Zaharra" da, StaromeVstské námeVstí, "Hiri Zaharreko enparantza", eta Malá Strana, bere aldetik, "Alde Txikia". Lehenego bi kasuetan euskaratzea bide da egokien: hirugarrenean, ordea, txekiar adiera, zeren auzo hori, mundu osoan, izen horrekin ezaguna baita. Beraz, kasu bakoitzari berebiziko konponbidea eman behar diogu, gainontzeko hizkuntzetan erabiltzen den ereduari jarraikiz.

Kale-izenak substantibo baten esannahia baldin badu, hori euskaratzearen alde gaude, edozein kasutan egonda are, kasu absolutiboan jarriz. Honela, bada, Na prVíkopeV-ri (‘hobian’) Hobia kalea esango diogu. Azken adibide honetan ikusten den bezala, leku-izenei lekuzko kasuak eransteko joera nabaria du txekierak. Kale-izenetan ezezik, etxe eta taberna-izenetan ere antzeman daiteke holakorik: halatan, Bohumil Hrabal egunero garagardotan aurki dezakeguneko tabernak U zlatého tygra du izena (‘Urrezko tigrearenean’). Euskaraz, ordea, esan bezala, lekuzko kasua kendu eta "Urrezko tigrea taberna" (eta, behin taberna dela jakinda, "Urrezko tigrea", besterik gabe) esango dugu.

7. Deiturak

Txekierazko deiturarik gehienek badute jatorrizko esanahirik, gehienetan aditz edo izen-lagun gisa: Tichy' ‘ixila’, vNejedly' ‘jangaitz’, Pokorny' ‘umil’, Navratil ‘itzuli zen’, Hrabal ‘arrastelatu zuen’. Deiturak beren hartan uzteari deritzogu egokiena, baita deituraren batekin idazleak hitz-joko bat egin nahi duenean ere: hala ere, kasu honetan, ezinbestekoa izan liteke itzultzailearen oharra. Ikus, bestela, ondoko adibidea (Hrabal: 166):

(...) a nechal si (...) slyset hanopisy na moje príjmení DíteV, ale tady jsem byl Herr Ditie, pro Nemce se z toho mého jména vytratilo decko, jiste to spojovali s necím docela jinacím.

(...) eta barre egiten zioten nire deiturari, Díte, baina ni han Herr Ditie nintzen, alemandarrentzat haurrarena nonbait galdua zen, seguruenik zerbait zeharo ezberdinarekin erlazionatzen zuten.

Ene ustez, txekieraz díteV-k haurra esan nahi duela jakin ezean, ozta-ozta ulertuko da pasarte hau.

8. Realia

Txekoslovakiako "realia"ren kontzeptuak, jakina, ez ditu bertoko idazle batek azalduko bere nobeletan. Baina itzultzaile atzerritarrak bere hizkuntzara dauden-daudenean pasatzen baditu, inolako oharrik gabe, irakurleak ezer gutxi ulertuko duelakoan nago: ez zaio ezer graberik gertatuko babovka, knedlíky, slivovice eta holakoak irakurri eta zertsu esan nahi duten ez badaki (testuinguruagatik erraz asmatuko du lehengo biak jatekoak direla eta hirugarrena edatekoa), baina tira. Badira sintagmak, ordea, euskarazko bertsioan txekiar itxuran besterik gabe utz ezin daitezkeenak: auskalo nola euskara daitekeen, esaterako, kádrovy' posudek (Kundera:36). Posudek "txostena" da, eta kádrovy "kuadro"-tik dator, zentzu politikoan. Txekierazko **kádrovy posudek**-en bidez, langile bakoitzari buruz lantoki guztietan zegoen txosten politikoa adierazten da. Nola uler dezake kontzeptu hori Europako ekialde komunistaohian bizi izan ez denak? Edo, bestela esanda, zein euskal esamolde erabil genezake kontzeptu hori euskaldunei ulergarri suertatzeko?

9.- Gibelsolasa

Ikusi dugunez, txekiera euskaratzea (eta, zehazkiago mintzatuz, txekiar literatura euskaratzea) ez da inondik inora ahuntzaren gauerdiko eztula, zailtasun horren funtsak hiru direlarik:

  • genetikoa. Jatorri desberdinekoak dira: txekiera, indoeuropar hizkuntzatik etorria: euskara, auskalo;
  • historikoa. Testuinguru historiko ezberdina izan dute: mendeetan zehar beste hizkuntza baten menpe egonda ere, txekiera XIX.mendearen bukaeran atera zen, Bohemiako Pizkunde eredugarriari esker, putzu sakonetik (ia-ia desagertzeko arriskutik), eta gaurregun hizkuntza zeharo normalizatua da. Euskarari buruz, zoritxarrez, ezin holakorik esan;
  • itzulpengintzan bertan sustraitutakoa: txekiera euskaratzeko eredurik eza.

10.- Bibliografia erabilia

HASVEK, Jaroslav. Osudy dobréko vojáka SVvejka za sveVtové války, 35. argitalpena, CVeskoslovensky' Spisovatel, Praha, 1990.

HRABAL, Bohumil. Já jsem obsluhoval anglickéko krále, Jazz Saila, Praha, 1982.

KUNDERA, Milan. ZVert (5. argitalpena), Atlantis, Brno, 1991, (l. argitalpena: CVeskoslovensky' Spisovatel, Praha, 1967).


Localizer
Association de Traducteurs, Correcteurs et Interprčtes de Langue Basque
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es en
Sous le patronage de :   www.cedro.org Gipuzkoa.net