| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Nouveautés Publications Activités Outils L'association Catalogue Intranet | Mape du site |
|
VOUS ÊTES ICI: EIZIE » Publications » Senez » Senez 13 (1992) » Espainiako itzulpen eta interpretaritzaren estatutu profesionala |
||||||
|
Data: 1993ko urtarrila Espainiako itzulpen eta interpretaritzaren estatutu profesionalaEdozein profesiok garapen eta heldutasun-maila jakin bat lortzen duenean, garbi izaten ditu gizartean, beste lanbideen artean, bere tokia eta mugak. Profesio horretan ari direnek aski zehaztua izaten dute beren eginbeharra eskubide eta obligazio guztiekin bezeroen, Haziendaren eta baita iharduera desegokien bitartez, kode deontologikoa gutxietsiz, lanbidearen duintasun eta iraumena arriskuan jartzen dituztenen aurrean nola jokatu ere. Aipaturiko heldutasun eta kontzientzi puntura iristean, lanbidean ari diren kideen bilgune diren elkarteek beren estatutu profesionala finkatu eta idazteari ekin ohi diote, ondoren indarrean dagoen lege-markoaren barruan kolegio profesional bat eraturik, beren iharduerak bideratu eta arautzeko. Hauxe da Espainiako Estatuan joan den maiatzean burutu eta orain eskuetan dugun proiektuaren zentzua. Bost elkarteren artean mamitu den dokumentu hau, aipaturiko lanbidean dabiltzan ahalik eta kide gehienen onarpena jaso ondoren, Parlamentuan onartua izan dadin aurkeztuko da, aurrerantzean dagokion indar ofizialaz horniturik, lanbideak behar dituen ekimenetarako pausu guztiak eman daitezen. Esan beharrik ez dago garrantzi handieneko urratsa ematen dela dokumentu hau Gorteetan aurkeztean eta etorkizunean itzulpenak eta interpretaritzak Espainiako Estatuan eta Autonomi Elkarte bakoitzean adin-nagusitasuna lortzen dutela, Europako beste zenbait herrialdetan bezala. ***** Espainiako itzultzaile eta interpretarien Elkarte Profesionalak (APETI), berekin dituela Espainiako Hitzaldi-Interpretarien Elkartea (AICE), Galiziako Itzultzaileen Elkartea (ATG) eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartea (EIZIE), eta Espainiako Hitzaldi-Interpretarien Nazioarteko Elkarteko kideen lankidetzarekin honako Estatutu Profesional hau aurkezten du: Espainiako itzulpen eta interpretaritzaren estatutu profesionala(1992ko ekainak 5) Atarikoa: Itzulpena eta interpretaritza ezinbesteko iharduerak dira gizakien arteko komunikazioan, eta munta eta garrantzi berria hartu dute gaurko munduan, nazioarteko komunikazioan eta harremanetan. Interpretaritza eta itzulpena munta handiko komunikabideak dira gaur egun munduan, eta ezinbestekoak dira informazio-trukeak behar bezala funtzionatuko badu eremu zientifiko, tekniko, ekonomiko, politiko, soziokultural eta militarrean. Itzulpenak eta interpretaritzak hartu duten garrantzia dela eta, ezinbestekoa da legezko marko bat eratzea, bi iharduera profesionalok arautu eta babesteko; egon ere iharduerok Ekonomia eta Haziendako Ministraritzak aitorturik bait daude efektu fiskal eta zergazkoetarako. Era berean, alde batetik Nazioarteko Lan Erakundeak (OITk) zehaztuta dauzka bi lanbide horien lan-perfilak, "International Standard Classification of Occupations"-en dokumentuaren epigrafe 1-95-30 eta 1-95-40koetan, eta bestetik, Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Erakundeak (UNESCO) itzultzaileen eta itzulpenen babes juridikoa eta itzultzaileen egoera hobetzeko bitarteko praktikak iragartzen ditu "Nairobiko gomendioa" bezala ezagutzen denaren bidez (1976ko azaroaren 30eko XIX. bilera). Bestalde, 1987ko azaroaren 11ko Jabego Intelektualaren legea aipatu behar da, bertako agindu batzuk jatorrizko lanen itzulpen eta egokitzapenean, zuzenketan eta eguneratzeen egile eskubideak arautzen dituztelako (22/87 Legeko 11. art.). Azkenik azpimarratu behar da, Espainian badela titulazio unibertsitario bat Hizkuntzen Itzulpen/Interpretaritzakoa. Premia gorria bait dago itzultzaile eta interpretari profesiorako bidea ezeze, horien izendapen profesionala bera ere legez babesteko, premia horri erantzun egoki bat emateko asmotan dator estatutu profesionalaren proiektu hau. I. Atalburua: Itzulpena
Itzultzaile-lana izaera analitiko-sintetiko-kritikoa duen sormen-prozesu bat da, eta ezagutza espezializatuak eta komunikazioa elkartzen diren puntuan aurkitzen da.
Itzulpengintzak honako iharduerok hartzen ditu bere barnean, zuzenean edo zeharka: A) Zuzeneko iharduerak honakoak dira:
B) Zeharkako iharduerak honakoak dira:
Langintza honen bidez bilatzen dena da, lexikoak, indizeak, glosarioak eta abar landu eta birlantzea, dela metodo tradizionalen dela informatikoen bidez.
"Itzultzailearen" kontsiderazio profesionala izango dute hartarako behar den titulua daukatenek edo beren gaitasun profesionala frogatu dutenek, gutxienez jarraian aipatzen diren baldintza hauek betetzen badituzte:
II. Atalburua: Hitzaldi-Interpretaritza
Hitzaldi-interpretaritza esanez ulertzen da, honako modalitateok bere barnean hartzen dituen ahozko itzulpena bakarrik: A) Aldibereko interpretaritza:
B) Esanosteko interpretaritza: Interpretariak, bilera-tokian bertan, hizlariaren ondoren hartzen du hitza, horren mezua beste hizkuntza batera itzultzeko. Itzulpen-modu honetarako, oharrak hartzeko teknika berezi bat ere erabil dezake.
Hitzaldi-interpretarien lana egingo da batipat, nazioarteko hitzaldi, kongresu eta bileretan, eta edozein eratako negoziazioetan.
"Hitzaldi-interpretarien" kontsiderazio profesionala izango dute nazio barruko zein atzerriko unibertsitate bateko hitzaldi-interpretaritzako titulu goimailakoa, eta Espainiako agintariek onartua, daukatenek. Halaber, hitzaldi-interpretarien kontsiderazio profesionala izango dute lizentziatu unibertsitarioek edo balio-berdineko kultur maila eta esperientzia profesionala daukatenek, baldin eta gainera ondoko baldintza hauetakoren bat betetzen badute:
Tratamendu berezia izango dute, UNESCO-k emandako definizioaren arabera, hedadura mugatukoak diren hizkuntzek. III. Atalburua: Zinpeko itzulpen eta interpretaritza
Zinpeko interpretaria profesional bat da, hartarako azterketa gainditu ondoren, Kanpo-Arazoetako Ministraritzarengandik behar bezalako titulua eskuratu duena, zeinak gaitzen bait du profesioan Espainiako lurralde osoan aritzeko, hartarako onartu zaizkion hizkuntzetan.
Zinpeko Interpretaria, bere tituluaren bertutez, itzulpenaren eta interpretaritzaren fedemaile publikoa da.
Naziozgaindiko komunitatearen barruan, Espainia ere barneko bait da, eleanitzeko auzirik denean, justiziaren lankide bat gehiago da interpretaria, abokatua edo epailea bezalaxe. Horren ondorioz, zinpeko interpretariak erantzun behar du bere jarduera judizialaren egiazkotasunaz eta zehaztasunaz. IV. Atalburua: itzultzaile eta interpretarien obligazioak
Madrilen, mila bederatzirehun eta larogeitamabiko ekainaren bostean. |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es en |
||||||
|
||||||