Vous êtes ici:
 » 
 » 
Wordfast Classic ikastaroa, irailean

EIZIE | 2010-07-06

Wordfast Classic ikastaroa, irailean

Uda ostean, irailaren 14tik 16ra egingo da Worfast Classic ikastaroa, oinarrizko mailan, EIZIEk antolatuta.

Ikastaroaren xedea izango da itzulpen memorietan oinarritutako Wordfast Classic programa erabiltzen ikastea, oinarrizko erabiltzaile moduan. Itzultzaile autonomoak, herri administrazioetako itzultzaileak eta, oro har, era profesionalean itzulpengintzan ari diren guztiak izan daitezke ikastaroan partaide.

Ikastaroaren edukiak izango dira Wordfast programaren instalazioa, oinarrizko funtzioak, itzulpen segmentuen ezaugarriak, terminologia ustiatzeko tresnak, eta funtzio bereziak.

Ikastaroan izen emateko azken eguna 2010eko irailaren 3a izango da.

Informazio gehiago:
Wordfast Classic oinarrizko ikastaroa