| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Nouveautés Publications Activités L'association Catalogue Intranet | Mape du site |
|
VOUS ÊTES ICI: EIZIE » Outils pour le traducteur en langue basque » ItzuL, liste de poste électronique » ItzuL 1998-2003 |
||||||
ItzuL 1998-2003SarreraItzuL posta zerrendak 5 urte bete ditu. Bost urte dira, 1998ko abenduaren 8an, arratsaldeko 5ak eta 18 minututan, orduan gure elkarteko lehendakari zen Lurdes Auzmendik lehen mezua bidali zuela, esanez «Agur bat EIZIEko kide guztioi». Geroztik, euskal itzultzaileon lehen mailako lanabes bihurtu da ItzuL posta zerrenda laurehun eta gehiago harpidedun ditu, gehienak itzultzaile profesionalak, era guztietako esparruetan lanean ari direnak; bost urtetan ia hogei mila mezu izan ditu, astero 70 bat mezu batez beste, asma daitezkeen gai guztiez... HarpidedunakAzterketa hau egiterakoan (2003ko abenduaren hasieran) ItzuL posta zerrendak 440 harpidedun zituen. Harpidedunen posta helbideari begiratuz gero, kopuru handiena .es domeinukoak dira (156). Oso bakanak dira beste nazio domeinuetako harpidedunak (fr, .it, .be, .de, .uk, .edu). Gehienak, ordea, identifikazio nazionalik gabeko domeinukoak dira: .org, .com eta .net batera hartuz gero, zerrendako harpidedunen % 62,3 dira.
Bestalde, harpidedunen posta helbideak eta, batez ere, harpidedunek zerrendara bidalitako mezuek askotan adierazten dute harpideduna zein esparrutan ari den lanean. Horrela, begi neurriz egindako azterketaren arabera, ItzuL posta zerrendak dituen 440 harpidedunak honela bana daitezke:
MezuakBost urtetan, 1998ko abenduaren hasieran lanean hasi zenetik 2003ko abenduaren hasiera bitarte, 18.000 mezu eta gehiago banatu ditu ItzuLek. Batez beste, beraz, urtean 3630 mezu.
Bistan da harpidedunek oso nekez ari izaten direla zerrendan larunbat-igandeetan (ikusi besterik ez dago mezuen artxiboa); beraz, egunero batez beste 15 bat mezu trukatu ditu zerrendak. Zerrendan izaten diren mezu kopuruak erakusten du, baita ere, harpidedun gehienen lan joerak zein diren. Bost urte hauetan izan den hileroko mezu kopuruari begiratzen badiogu, erraz ohartuko gara harpidedun gehienek abuztuan hartzen dituztela oporrak, edo bestela uztailan:
ItzuLeko mezu kopuruak ezeren erakusle izatekotan, irudi luke zerrendako harpidedun diren itzultzaileek lanik gehiena otsailean, urrian eta azaroan egiten dutela. Balorazio batZaila da esaten zer eragin izan duen ItzuL posta zerrendak euskal itzulpengintzan eta euskal itzultzaileen artean. Jakintzaren gizarteak omen du garaia, eta ItzuLek, bere xumean, erakutsi du badela gauza itzultzaile mordoxka baten jakintza elkar trukean jartzeko. Jakintza, horixe izango da, ziurrenik, ItzuLen benetako balioa: itzultzaileak bere bakardadean ez dakiena ikas dezake zerrendan, beste itzultzaileren batengandik. Izan ere, pentsa daitezkeen era guztietako gaiak iristen dira zerrendara egunero, baina inoiz gutxitan gelditzen da askatu gabeko korapilorik edo erantzun gabeko galderarik. Maiz, ez korapilo ez galdera, itzulpengintza arazo pragmatikoagoez (baita teorikoagoez ere) elkarrizketa edo ezbai mamitsuak izaten dira, guztion mesedetan. Zenbat buru, hainbat aburu, dio esaerak. ItzuLen ere halatsu gertatu ohi da: hainbeste jenderen bilgune izateak badu bere zorra, eta batzuetan komunikazio elektronikoaren gardentasun apalak sortzen ditu halako elkar ulertu ezinak... Hori egia izanik ere, nabarmendu beharra dago, alabaina, ItzuLeko elkar trukea begirunezko giroan egin ohi dela, arazo larregirik gabe eta ikusmolde ireki batez. Zerrendan inoiz gertatu izan diren benetako ika-mikak, zerrendaz kanpoko gorabehera soziopolitikoek sortu izan dituzte. EIZIEk antolatu eta abiarazi zuen ItzuL 1998an, baina zerrendaren bizitasuna eta emana ez zaio, noski, elkarteari bakarrik zor: EIZIEkide izanik ala izan gabe, zerrendako harpidedun guztiek egiten dute, egunero-egunero, ItzuL den bezalakoa. |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es en |
||||||
|
||||||