| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Jarduerak » Idazlea itzultzaileen lantegian (2006) |
||||||
Idazlea itzultzaileen lantegian (2006)
Hirugarrenez, literatur itzultzaileen lantegia antolatu zuen EIZIEk, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoari jarraiki. Aurreko urteko Euskadi Saria jaso duen obraren idazlea gonbidatu ohi dugunez, iaz Harkaitz Canoren lan bat itzultzeko saioa egin genuen, beste hiru hizkuntzatara: ingelesa, frantsesa eta galegoa. Ohi bezala, azken egunean mahai-inguru batean bilduta eman zuten lantegiaren berri parte hartzaileek, eta narrazioaren pasarte bat lau hizkuntzatan entzuteko aukera izan genuen, Ficoban bertan. Parte hartzaileek Euskadi Irratiko "Arratsaldekoa" saioan eman zuten esperientziaren berri. Senez aldizkariaren 31. zenbakian argitaratu ziren itzulpenok, jatorrizkoarekin batera, eta Harkaitz Canok berak gaztelaniara aldaturikoa ere barne. Urriaren 27an, bestalde, autoitzulpenaz jardun zuten Juan Luis Zabalak, Jon Alonsok eta Harkaitzek berak, mahai-inguru batean, Bego Montoriok (hiru idazle horien lanen bat gazteleratu dituen itzultzailea) moderatzaile lanak egin zituelarik. Gai horren inguruko gogoetak Senez aldizkariaren artikulu batean argitaratzeko asmoarekin egin zen mahai-ingurua. Hemeroteka eizie.org 06-10-13 |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||
|
||||||