| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Jarduerak » Idazlea itzultzaileen lantegian (2007) |
||||||
Idazlea itzultzaileen lantegian (2007)
Literatur itzultzaileen lantegia antolatu zuen EIZIEk laugarrenez, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz. 2007ko irailaren 10etik 13ra egin zen lantegia, Durangoko Ibaizabal ikastolan. Aurreko urteko Euskadi Saria jaso duen obraren idazlea gonbidatu ohi dugunez, Iban Zalduaren lan bat beste lau hizkuntzatara itzultzeko saioa egin genuen: frantsesera, alemanera, italierara eta gaztelaniara. Itzalak liburutik izen bereko narrazioa aukeratu zuen lantegirako idazleak berak, eta hizkuntza horietara Fermin Arkotxa-k, Christiane Bendel-ek, Roberta Gozzi-k eta Angel Erro-k aldatu zituzten, hurrenez hurren. Ohi bezala, azken egunean mahai-inguru batean bilduta eman zuten lantegiaren berri parte hartzaileek, eta narrazioaren pasarte bat (eta bera) bost hizkuntzetan entzuteko aukera izan genuen, Durangoko Landako Guneko ekitaldi aretoan. Pasarteak entzungai: Euskaraz - Iban Zaldua Senez aldizkariaren zenbaki berezi batean argitaratuko dira lau itzulpenak, jatorrizkoarekin batera.
Hemeroteka Europapress 07-09-06 El Pais 07-09-17
"Idazlea bere ispiluaren aurrean" erreportajea (J.A. Hernandez) |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||
|
||||||