EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Ikastaroa: Informatika eta internet itzultzaileentzat (2007)
Idazlea itzultzaileen lantegian (2007)
Euskara-gaztelania literatur itzulpenari buruzko lantegia (2007)
Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia (2006)
Idazlea itzultzaileen lantegian (2006)
Interpretazioaren hastapenak ikastaroa (2005)
Itzultzaileak, idazlea lagun (2005)
Ordenagailuaren abedea itzultzaileentzat (2005)
Itzulpengintzarako Softwarea (2004)
Idazlea eta beraren itzultzaileak (2004)
Zuzenketen gaineko jardunaldiak (2004)
Literatur itzulpenaren uda ikastaroak BCLTn (2004)
Informatikaren hasi-masiak itzultzaileentzat (2003)
Itzulpengintza jardunaldiak (2002)

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Jarduerak »  Itzultzaileak, idazlea lagun (2005)

Itzultzaileak, idazlea lagun (2005)

Iazko esperientzian oinarri hartuta, aurten ere literatur itzultzaileen lantegia antolatu du EIZIEk, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraiki.

Noiz: 2005eko urriaren 3tik 6ra
Non: Elgetako (Gipuzkoa) Espaloia kafe-antzokian

Idazlea eta itzultzaileak

Jokin Muñozen Hausturak liburuaren izen bereko narrazioa lau hizkuntzatara aldatu dute aurten euskaratik (zubi-hizkuntzarik gabe):

- Gabi Schwab-ek alemanera
- Roberta Gozzi-k italierara
- Daniel Luján-ek katalanera
- Adam Zawiszewski-k polonierara

Elkarlanean jardun zuten parte hartzaileek lau egunez, idazlearen beraren laguntza izan zuten itzultzaileek zalantzak argitzeko, testuaren inguruko argibideak emateko, eta abar. Bestalde, bata bestearen hizkuntzaren eta kulturaren berezitasunak eta itzulpen prozesuan agertzen ziren kontuak partekatzeko aukera izan zuten.

Parte hartzaileek Euskadi Irratiko "Arratsaldekoa" saioan eman zuten esperientziaren berri. Hemen entzun dezakezu solasaldia

Amaiera ekitaldia

Laugarren egunean, urriaren 6an, parte hartzaileak mahai-inguru batera bildu ziren, esperientziaren berri emateko. Ondoren, mintegian aukeratu zuten pasarte bat bost hizkuntzetan entzuteko parada izan genuen. Jende aurreko ekitaldi hori Gasteizko Montehermoso kulturunean izan zen.

Argitalpena

Lantegiaren emaitza Senez aldizkariaren 29. zenbakian bildu dugu: "Hausturak" narrazioa bost hizkuntzatan.

Hemeroteka

El Diario Vasco (05/09/30)
Sustatu
Goiena.net
Gara (05/10/04)
Berria (05/10/07)
Gara (05/10/08)


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net