| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Jarduerak » Ikastaroa: Informatika eta internet itzultzaileentzat (2007) |
||||||
Ikastaroa: Informatika eta internet itzultzaileentzat (2007)Aurkezpena
Itzultzaileon mahai gainak orain dela gutxi arte paperezko hiztegiz beteta egoten ziren; telefonoa, berriz, ezinbestekoa zen kontsultak egiteko eta zalantzak galdetzeko. Ordenagailua testuak idazteko eta gordetzeko tresna hutsa zen. Orain, ordea, itzultzaileon laneko mahaiak garbi-garbi ikusten dira, hiztegi elektronikoek hartu dute paperezkoen lekua eta posta elektronikoa bihurtu da zalantzak galdetzeko tresna nagusia. Hitz batera, ordenagailu komunikatura bildu dira itzultzaileak lanerako behar dituen tresna (ia) guztiak. Helburua
Ikastaroaren helburua bikoitza da: 1- Alde batetik, itzulpengintza erraztu eta arintzeko ordenagailuaren ahalmenak nola erabil daitezkeen azaltzea. 2- Bestetik, Internetek eskura jartzen dizkigun tresnen berri ematea da: sarean on-line kontsulta daitezkeenak eta norberaren ordenagailuan internetetik hartuta instalatu daitezkeenak; baita ere, itzultzaileentzat informazioa trukatzeko eskaintzen dituen oinarrizko aukerak: posta zerrendak eta zalantzak galdetzeko guneak. ****
Noiz: 2007ko abenduak 12 eta 13 ****
PROGRAMA
Abenduak 12 (asteazkena) – Gotzon Egia Ordenagailua nola egokitu itzulpengintzarako
Hona hemen ikastaroan egindako aurkezpena: Abenduak 13 (osteguna) – Maite Imaz Internetek eskaintzen dituen baliabideak itzultzaileentzat: Interneten eskuragarri dauden hiztegien ikuspegi orokorra eta PCan instalatu daitezkeenekin saiotxo bat: Ikastaro hau antolatzeko CEDROren laguntza izan genuen. |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||
|
||||||