| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Jarduerak » Idazlea itzultzaileen lantegian - 2008 |
||||||
Idazlea itzultzaileen lantegian - 2008
Itzulpen lantegiaDonostian, 2008ko irailaren 3tik 5era Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk. Xabier Montoiaren “Irapuato” narrazioa beste lau hizkuntzatara itzultzen jardungo dute horretarako gonbidaturiko itzultzaileek, idazlearen laguntzaz. Ekimen honi hasiera eman genionean ezarri genuen irizpideari helduta, iazko Euskadi Saria jaso duen idazleari egin diogu gonbitea lantegian parte hartzeko, Xabier Montoiari, alegia. Testua aldez aurretik prestatuta ekartzeko eskatzen zaie itzultzaileei, eta lantegian orrazten dute gero. Idazlearen laguntza izaten dute itzultzaileek, hala zalantzak argitzeko nola testuaren inguruko argibideak emateko. Horrez gain, bata bestearen hizkuntzaren eta kulturaren berezitasunak eta itzulpen prozesuan agertzen diren kontuak partekatzeko aukera izaten dute (ñabardurak, itzulpen zailtasunak, interpretazioak, kultur hitzen itzulpena...). Horretarako, alde batetik, nork bere lana orrazten egiten dituzte ordu batzuk itzultzaileek, idazlea ondoan dutela, eta, bestalde, talde osoaren saioak egiten dira. Parte hartzaileek lau egun oso egiten dituztenez elkarrekin, lanerako aretoan ez ezik denbora librean ere elkar ezagutzeko eta harremana lantzeko aukera izaten dute. Euskaratik zuzenean itzultzen dute testua lantegian (zubi-hizkuntzarik gabe). Aurten, Baina bihotzak dio liburutik “Irapuato” narrazioa itzuliko dute, beraz, itzultzaile hauek:
Donostiako Igeldo auzoan egingo dugu lantegia, irailaren 3tik 5era (biak barne). Pello Lizarralde, Jokin Muñoz, Harkaitz Cano eta Iban Zaldua izan ziren lantegietako idazleak, hurrenez hurren. Aurreko Idazlea itzultzaileen lantegian saioen berri:
Amaiera ekitaldia jendeaurreanNoiz: 2008ko irailaren 5ean, arratseko 7etan Non: Donostian, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan Lantegikide guztiak mahai-inguru batera bilduko dira esperientziaren berri emateko. Horrez gain, ekitaldiari amaiera emateko, lantegian aukeratutako pasarte bat (eta bera) bost hizkuntzetan entzuteko parada izango da, musikaz jantzita. Iñaki Gomez (Eusko Jaurlaritza), Ramon Etxezarreta (Donostiako Udala) eta Oskar Arana (EIZIEko lehendakaria) izango dira mahaian, ekitaldia aurkezteko. ArgitalpenaAurreko urteetan bezala, lantegiaren emaitza SENEZ aldizkariaren zenbaki berezi batean bilduko dugu. Sarreratxo baten ondoren, narrazio bera bost hizkuntzetan argitaratuko da, Juan Azpeitia ilustratzailearen irudiekin batera. |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||
|
||||||