| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Jarduerak » Itzulpengintza jardunaldiak (2002) |
|||||||||||||||||||||||||||||
Itzulpengintza jardunaldiak (2002)CEATLen urteko batzarra Donostian egin zen 2002 urtean, EIZIEk antolatuta. Horren bidetik, itzulpenaren inguruko beste ekimen batzuk ere antolatzeko baliatu ginen aukera horretaz, eta egitarau ireki bat prestatu genuen, Euskal Herriko eta kanpoko itzultzaile, idazle eta goi mailako aditu batzuen partaidetzaz. Bestealde, gure elkartea sortu zenean hartu genuen konpromisoari jarraituz, euskarazko itzulpengintzan lan handia egin zuten hainbat lagun omendu nahi izan genituen, EIZIEko ohorezko bazkide izendatuz eta haien lan batzuekin hirugarren Itzulpen Antologia argitaratuz. Horrela, langintza horretan jardun duten itzultzaile horien aitorpena egin ez ezik, beste itzultzaileontzako eta lan honetan hasi diren eta hasiko direnentzako ikasbide bat eskaini nahi izan genuen. Urriaren 2tik 4ra egin ziren jardunaldiok, Donostiako Miramar Jauregian. Emandako hizkuntzetan daude orduko hainbat hitzaldi eta komunikazio.
|
|||||||||||||||||||||||||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
|||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||