EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Ikastaroa: Informatika eta internet itzultzaileentzat (2007)
Idazlea itzultzaileen lantegian (2007)
Euskara-gaztelania literatur itzulpenari buruzko lantegia (2007)
Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia (2006)
Idazlea itzultzaileen lantegian (2006)
Interpretazioaren hastapenak ikastaroa (2005)
Itzultzaileak, idazlea lagun (2005)
Ordenagailuaren abedea itzultzaileentzat (2005)
Itzulpengintzarako Softwarea (2004)
Idazlea eta beraren itzultzaileak (2004)
Zuzenketen gaineko jardunaldiak (2004)
Literatur itzulpenaren uda ikastaroak BCLTn (2004)
Informatikaren hasi-masiak itzultzaileentzat (2003)
Itzulpengintza jardunaldiak (2002)

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Jarduerak »  Zuzenketen gaineko jardunaldiak (2004)

Zuzenketen gaineko jardunaldiak (2004)

Antolatzaile: EIZIE eta IZO
2004ko maiatzaren 5etik 7ra
Goizez 9:30 - 14:00; arratsaldez 16:00 - 19:00
Lugaritz Kultur Etxea - Antigua auzoa, Donostia

EIZIE zuzentzaileen elkartea ere denez gero, bere helburuen artean du langintza horretan diharduten lagun eta erakundeen arteko gogoeta eta zuzentzaileen etengabeko prestakuntza bultzatzea. Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak itzulpenak zuzentzea du berezko langintzetako bat. Beraz, bi erakunde antolatzaileen beharrek eta nahiek, bat eginik, zuzenketa egun Euskal Herrian zertan den aztertzeko jardunaldiok antolatzea ekarri dute.

Bateko, azken urteotan, gero eta zuzentze lan gehiago egin behar izaten delako hainbat eta hainbat alorretan. Besteko, teknologi berriek bestelako baliabide eta beharrizanak ekarri dituztelako langintzara. Zio horiek biak gutxi balira, datozen urteotan zuzenketa irizpideak eta baliabideak bateratzeko asmoak ere bultzatu ditu bi erakundeak sailari ekitera; laster unibertsitatetik irten behar duten itzultzaile lizentziadun berriak ere atzendu barik.

EGITARAUA
ordua maiatzaren 5ean (asteazkena) maiatzaren 6an (osteguna) maiatzaren 7an (ostirala)
9:30-10:30 Eneko Oregi, Karlos del Olmo
Sarrera hitzaldia
Irene Arrarats (Berria)
Zuzenketa lanak eguneroko prentsan: azken 13 urteetako esperientzia
Antton Gurrutxaga (Elhuyar)
Zuzenketen kudeaketa eta hizkuntz zerbitzuak
10:30-11:30 Kaxildo Alkorta, Joseba Urkia, Antton Burgoa (IZO)
IZOko zuzenketa- prozesua. Lehenengo zuzenketa. Zuzenketa-maila
X. Mendiguren Elizegi (Elkarlanean)
Testu literarioen zuzenketa
Luistxo Fernandez (CodeSyntax), Fernando Quintana (Deustuko Unibertsitatea, DELI taldea)
X-Flow: webgune eleanitz batean itzulpenak eta zuzenketak kudeatzeko workflow bat
atsedenaldia - kafea
12:00-13:00 Joseba Erkizia (Gipuzkoako F. Aldundia)
Itzulpena, zuzenketa, dokumentu kudeaketa: Gipuzkoako Foru Aldundiko esperientzia
Iñaki Ugarteburu (EHU)
EHUko zuzenketak: mailak eta motak
Karlos del Olmo (EIZIE)
Testu zuzenketa automatizatzeko bideak
13:00-14:00 Joseba Urzelai (Bizkaiko F. Aldundia)
Testu zuzenketa Bizkaiko Foru Aldundian
Gidor Bilbao (Uztaro, UEU)
Aldizkari zientifiko baten zuzentzailea: ergatibotik ortotipografiara, zientziaren bideetatik
Amaiera hitzaldia
 
16:00-17:00 Josu Zabaleta, Koro Navarro (Rosetta)
Martuteneko Eskola. Lur Hiztegi Entziklopedikoa. Rosetta. Esperientzia baten gogoetak
Asier Larrinaga (EITB)
Hizkuntzalariak telebistagintzan
 
17:00-18:00 Andres Alberdi (EIMA)
EIMAren nondik norakoak
Beatriz Zabalondo (Itzulan)
Zuzenketa eta elkarlana
 
18:00-19:00 Lorea Arrieta («Pentsamenduaren klasikoak» bilduma)
Zuzentzaile euskaldun baten memoriak
Ritxi Lizartza (ETB)
Euskara dramatikoa: zuzentasunetik komunigarritasunera
 

Izen-emateko orria eta baldintzak hemen daude, PDF formatuan. Izen-emateko epea 2004ko apirilaren 30 arte egongo da zabalik.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net