Uda-gau bateko ametsa

2014ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin, William Shakespeareren A Midsummer Night's Dream komediaren euskarazko itzulpen berri bat jarri zuen sarean EIZIEk; Juan Garziaren bertsioa, hain zuzen. (Irudian klik eginda irakur daiteke itzulpena, PDFan; argitalpenari buruzko informazio zehatzagoa, berriz, hemen)

Garzia UdaGau.jpg

Abendura bitartean, ordea, eta itzulpen hori oinarri hartuta, hainbat jarduera antolatu ziren 2014ko udazkenean, SS2016EU erakundeak eta EIZIEk elkarlanean antolaturiko Shakespeareren Ametsa biziarazten programaren barruan, obraren itzulpena partekatzeko, gizarteratzeko eta, azken batean, aberasteko. Azkenik, 2016an, Shakespeareren komediaren bertsio bat antzeztu zen Donostiako Kristina Enea parkean.

Shakespeareren hiru Amets ekitaldian aipatu genuenez, euskarazko hirugarren Ametsa izan zen Juan Garziarena.

Hemeroteka

EIZIEk sarean ipini du Shakespeareren Udagau bateko ametsa - (Felix Ibargutxi, El Diario Vasco, 2014/12/03)

Shakespeareren Uda gau bateko ametsa jarri du sarean EIZIEk - (Berria, 2014/12/04)

Sarean da Shakespeareren Uda-gau bateko ametsa - (Iñaki Iñurrieta, 31 eskutik bloga, 2014/12/03)

Shakespeareren Uda gau bateko ametsa sarean irakurgai - (111 akademia, 2014/12/04)